Pertsonen kudeaketa eta balorazioa

Kudeaketa-sistemak. Kasuen %54an, enpresan ez dago pertsona bakoitzaren lana kudeatzeko eta baloratzeko sistemarik, ikuskaritzan aritzen direnek egin dezaketen balorazio subjektibotik harago (kantitatea, kalitatea, berrikuntza, bezeroen gogobetetzea).

Pertsona bakoitzaren lana kudeatzeko eta baloratzeko definitutako sistemak

Sistemak tamainaren arabera. Sistema horiek erakundeetan sartzea haien tamainarekiko alderantziz proportzionala da.

Pertsonak/lana kudeatzeko eta baloratzeko sistemak dituzten enpresak

Baloratu beharreko alderdiak. Enpresen %20an kalitatea bakarrik baloratzen da (akastunak ez diren piezak, bezeroen balorazio positiboa); eta %6an kantitatea bakarrik (amaitutako edo saldutako piezen edo produktuen kopurua). Gehienbat (%74) bi alderdiak baloratzen dira