Gipuzkoa

Zure lanak lan konplexuak egitea dakar?

Gipuzkoako emaitzak, EBko herrialdeen batez bestekoaren oso azpitik

Portzentajezko hamalau puntuko aldea dago Gipuzkoako emaitzen (%49) eta EBko langileek lanpostuan nolabaiteko konplexutasuna duten zereginak egiteari buruz adierazitako balorazioen batez bestekoaren artean. Izan ere, lurralde historikoetako inor ez da Europako batez besteko horretara hurbiltzen.

Lanean zeregin konplexuak egiten dituzten langileen ehunekoa. EAE, Lurralde Historikoa eta EB alderatzea. 2016

Iturria: ECT (2016)

10 emakume langiletik 4k soilik beren lan-jardueran lan konplexuak egiten dituztela uste dute.

Gipuzkoako emaitza globalak EBko herrialdeetako batez bestekoarekin alderatuta oso baxuak badira, emakumeen kasuan egoerak okerrera egiten du nabarmen. Emakumeen balorazioa (% 40) Gipuzkoako batez bestekoa (% 49) baino 10 puntu txikiagoa da, eta ia 17 puntuko aldea dago Gipuzkoako gizonek gai horri emandako erantzunari dagokionez (% 57).

 Lan konplexuak egiten dituzten Gipuzkoako langileen ehunekoa, sexuaren arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)

Gazteen %50ek bere lanpostuetan zeregin konplexuak egiten dituela adierazi du.

Adinaren aldagaia kontuan hartuta aldeak arinak badira ere, 35 urtetik beherako langileen %50ek beren lanpostuetan zeregin konplexuak egiten dituztela uste du, eta 50 urte edo gehiagoko pertsonen balorazioa (% 47) baino 3 puntu handiagoak dira emaitzak.

Iturria: ECT (2016)

Autonomoen eta kontratu mugagabea dutenen artean laneko zeregin konplexuak gehiago ebaztea.

Kontratu motaren araberako balorazioak ere oso desberdinak dira. Kontratu mugagabea duten edo autonomoak diren pertsonen % 50 inguruk adierazi dute beren lanean zeregin konplexuak egiten dituztela. Ehuneko horiek gutxi gorabehera ehuneko 15 puntu jaisten dira aldi baterako kontratuak dituzten edo kontraturik ez duten pertsonen artean.

Lan konplexuak egiten dituzten Gipuzkoako langileen ehunekoa, kontratu motaren arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)

Goierri/Tolosaldeko emaitzak, Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik

Gipuzkoako eskualdeak aztertuta, Deba Behea eskualdeak eskainitakoak dira emaitzarik nabarmenenak (%40,5), Gipuzkoako batez bestekoa (%49,1) baino ia ehuneko 9 puntu beherago baitago. Eta kontrako norabidean doa Tolosaldea/Goierriko kasua, datu horien gainetik pixka bat kokatzen baita (%55). Dena den, EBko herrialdeen batez bestekotik oso urrun dauden emaitzak (%63).

Lanean zeregin konplexuak egitea. Emaitzak Gipuzkoan, eskualdeka. 2016