ZEREGINEN ORDENA
Gipuzkoako enpresek beren langileei beren jardueran zereginen ordena aldatzeko aukera ematen diete, EB28ko joeraren ildotik.
Gipuzkoa Europar Batasuneko emaitzen batez bestekotik hurbil edo apur bat gorago dagoen adierazle urrietako bat da.
Zereginen ordena aldatzeko aukera duten langileen ehunekoaren bilakaera. EAE, Lurralde Historikoa eta EB alderatzea. 2013,2016

Iturria: ECT (2013, 2016) eta EWCS (2010, 2015 -UE-)
Europako joerari jarraituz, Gipuzkoako emakume langileek gizonek baino aukera gehiago dituzte egin beharreko jardueren ordena aldatzeko.
Zehazki, aldea portzentajezko 5 puntukoa da (%72,1, gizonen %66,8ren aldean).
Gipuzkoan Zereginen ordena aldatzeko aukera duten langileen ehunekoa, sexuaren arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)
Gipuzkoako enpresetan, adin handiena duten pertsonek (50 urte edo gehiago) beren jardueren ordena aldatzeko aukera izaten dute gehienbat.
Hala adierazi dute adin handieneko langileen %73k, 35 urtetik beherakoek baino askoz ere gehiago (%61,7).
Gipuzkoan Zereginen ordena aldatzeko aukera duten langileen ehunekoa, adin-taldeen arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)
Enpresan zereginak egiteko autonomia, kontraturik gabeko pertsonen edo autonomoen artean ematen da batez ere.
Aldi baterako kontratua duten pertsonek dute aukera gutxien beren jardueran ordena hori aldatzeko (% 62,4).
Gipuzkoan Zereginen ordena aldatzeko aukera duten langileen ehunekoa, kontratu motaren arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)
Deba Behea nabarmentzen da. Eskualde horretan, bertako enpresek langileei aukera handiagoa ematen diete garatu beharreko jardueren ordena aldatzeko.
Hala diote eskualde honetako ikerketan parte hartu duten pertsonen %75 inguruk. Aldiz, Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik dagoen eskualde bakarra Goierri/Tolosaldea da (%64,9).
Zereginen ordena aldatzeko aukera. Emaitzak Gipuzkoan, eskualdeka. 2016
