Lanaren alderdiak aldatzeko aukera neurtzen duten adierazleak: lan-abiadura edo -erritmoa, lan-metodoa, zereginen ordena.
LAN-ERRITMOA
- Emakumeek garatzen dituzten jardueretan lan-erritmoa aldatzeko aukera gutxiago.
- Desberdintasun nabarmenak langileen autonomian, beren lanaren erritmoa aldatzeko, adinekoen alde.
- Kontratu motak pertsonaren autonomia baldintzatzen du, bere lanaren erritmoa aldatzeko.
- Lan-erritmoan autonomia handiagoa izatea Deba Behea eta Donostialdea-Bidasoa-Urola Kosta eskualdeetako enpresetan.
LAN-METODOA
- Pertsonen autonomia txikiagoa Gipuzkoako lan-metodoa aukeratzeko edo aldatzeko orduan.
- Oso modu arinean bada ere, Gipuzkoako enpresetako emakumeek autonomia handiagoa dute lan metodoak aldatzeko.
- EBko herrialdeen joeraren ildotik, Gipuzkoako enpresetan adin handieneko plantillek neurri handiagoan alda ditzakete lan-metodoak adin txikiagokoek baino.
- Autonomoak, autonomia handiagoa lan-metodoak aldatzeko.
- Adierazgarriak dira eskualdeen arteko aldeak, lan-metodoak aldatzeko aukerari dagokionez.
ZEREGINEN ORDENA
- Gipuzkoako enpresek beren langileei beren jardueran zereginen ordena aldatzeko aukera ematen diete, EB28ko joeraren ildotik.
- Europako joerari jarraituz, Gipuzkoako emakume langileek gizonek baino aukera gehiago dituzte egin beharreko jardueren ordena aldatzeko.
- Gipuzkoako enpresetan, adin handiena duten pertsonek (50 urte edo gehiago) beren jardueren ordena aldatzeko aukera izaten dute gehienbat.
- Enpresan zereginak egiteko autonomia, kontraturik gabeko pertsonen edo autonomoen artean ematen da batez ere.
- Deba Behea nabarmentzen da. Eskualde horretan, bertako enpresek langileei aukera handiagoa ematen diete garatu beharreko jardueren ordena aldatzeko.