Zer oztopok eragozten diote enpresari langileen zeharkako gaitasunak garatzea?
- Erakundeek sormena, ekimena eta ikasten ikasteko langileen artean garatzeko duten zailtasun nagusia, oro har, bai enpresek eta bai pertsonek denborarik ez dutela da. Gainera, zailtasun horren eragina areagotu egin da enpresetan 2017ko eta egungo balorazioak aztertzean.
- Ikuspegi sakonago eta konplexuago batetik, enpresek adierazten duten bigarren oztopoak kudeaketan eta antolaketan egin beharreko aldaketekin zerikusia Kasu honetan ere zailtasun hori areagotu egin da 2017an egindako ikerketaren datuak eta 2020ko balorazioak aztertzean.
- Hirugarrenik, erakundeak datozen hilabeteetan aurre egin behar dion lehentasun-ordena nabarmentzen da, enpresa-garapenerako beste estrategia batzuetan ahaleginak egitera behartzen baitu.
- Langileen motibazio eskasa oztopo izaten jarraitzen duen arren, nabarmen murriztu da parte hartu duten arduradunen iritziz 2017ko eta 2020ko balorazioak alderatzean. Aitzitik, prestakuntza edo zeharkako gaitasunak garatzeko antzeko beste estrategia batzuk sustatzeko enpresak dituen baliabide ekonomikoak zailtasun gisa ikusten dira 2020an.
|
|
2017 |
2020 |
||
|
Garapenerako oztopoak |
balorazioa(%) |
balorazioa (%) |
||
|
1 a 5 |
6 a 10 |
1 a 5 |
6 a 10 |
|
|
Denbora falta (enpresarena eta langileena) |
23,0 |
77,0 |
9,1 |
90,9 |
|
Langileen motibazio eskasa |
41,5 |
58,5 |
54,5 |
45,5 |
|
Enpresaren baliabide ekonomikoak (prestakuntza sustatzeko) |
64,6 |
35,4 |
54,5 |
45,5 |
|
Aldaketa sakonak egin behar dira kudeaketan/antolaketan |
53,9 |
46,1 |
36,4 |
63,6 |
|
Datozen hilabeteetan beste lehentasun batzuk egongo dira enpresan (*) |
— |
— |
45,5 |
54,5 |
Oharra: 1etik 10 arteko balorazioa, 1 “guztiz desados” eta 10 “guztiz ados”
(*) 2017ko gidoiak ez zer item hau azaltzen