Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza

Prestakuntza-planak
10 enpresatik 6k lanbide-ibilbideak garatzeko planak dituzte, eta horien berri ematen diete langileei. %4k soilik dituzte plan horiek lanpostu jakin batzuetarako.

Erakundearen tamaina zenbat eta handiagoa izan, orduan eta prestakuntza-estrategia gehiago daude. Izan ere, 10 enplegu edo gutxiago dituzten enpresen %67k ez du planik, eta ehuneko hori %44ra jaisten da 11 eta 20 enplegu bitarteko enpresen artean.

Prestakuntza planik EZ duten enpresak

Zeharkako gaitasunak
2017tik 2020ra bitartean, langileek ( %30) ekimena eta ekintzailetza garatzeko prestakuntza-ekintzetan gehiago hartu dute parte (erabakiak hartzea, arazoak konpontzea); ondoren, ikasten ikasteko ekintzetan ( %27) eta lanpostuan sormena sustatzeko ekintzetan ( %21).

  • Ikasten ikastea. Azken bi urteetan, langileen %27k ikaskuntza-estiloak eta ikasteko estrategiak (aktiboa, gogoetatsua, teorikoa, pragmatikoa) jorratu dituzten prestakuntza-ekintzetan parte hartu du. Batez ere (%20) enpresak lagundutako prestakuntza izan da.

  • Luzetarako begirada: 2017an egindako ikerketaren emaitzek erakusten zuten langileek parte-hartze handiagoa zutela ikasten ikasteko ekintzetan, bai enpresak lagunduta, bai autoprestakuntzan..

  • Ekimena garatzea, ekitea. Enpresen %23k babestu du langileek ekimenaren eta ekintzailetzaren zentzua sustatzeko ekintzetan parte hartzea (erabakiak hartzea, arazoak konpontzea). Langileen %7k bere kabuz prestatu ditu eduki horiek.

  • Luzetarako begirada: langileen parte-hartzea nabarmen murriztu da, 2017ko ikerketaren emaitzei dagokienez, lanpostuan ekimena eta erabakiak hartzea indartzeko ekintzetan.

  • Sormena garatzea. Sormena garatzeko, ezustekoei irtenbideak bilatzeko, ikuspegi desberdinak erabiltzeko, langileek parte hartu duten ekintza guztietatik, % 4ri enpresak eman dio laguntza, eta %7ak bere kabuz egin du.

 

  • Luzetarako begirada: sormenari buruzko prestakuntza-ekintzetan ekintzak eta parte-hartzaileak murriztu egin direla ere ikusten da, 2017ko ikerketaren emaitzak alderatuta.