Gipuzkoa

Lanaren alderdiak aldatzeko aukera neurtzen duten adierazleak: lan-abiadura edo -erritmoa, lan-metodoa, zereginen ordena.

LAN-ERRITMOA

  • Emakumeek garatzen dituzten jardueretan lan-erritmoa aldatzeko aukera gutxiago.
  • Desberdintasun nabarmenak langileen autonomian, beren lanaren erritmoa aldatzeko, adinekoen alde.
  • Kontratu motak pertsonaren autonomia baldintzatzen du, bere lanaren erritmoa aldatzeko.
  • Lan-erritmoan autonomia handiagoa izatea Deba Behea eta Donostialdea-Bidasoa-Urola Kosta eskualdeetako enpresetan.

LAN-METODOA

  • Pertsonen autonomia txikiagoa Gipuzkoako lan-metodoa aukeratzeko edo aldatzeko orduan.
  • Oso modu arinean bada ere, Gipuzkoako enpresetako emakumeek autonomia handiagoa dute lan metodoak aldatzeko.
  • EBko herrialdeen joeraren ildotik, Gipuzkoako enpresetan adin handieneko plantillek neurri handiagoan alda ditzakete lan-metodoak adin txikiagokoek baino.
  • Autonomoak, autonomia handiagoa lan-metodoak aldatzeko.
  • Adierazgarriak dira eskualdeen arteko aldeak, lan-metodoak aldatzeko aukerari dagokionez.

ZEREGINEN ORDENA

  • Gipuzkoako enpresek beren langileei beren jardueran zereginen ordena aldatzeko aukera ematen diete, EB28ko joeraren ildotik.
  • Europako joerari jarraituz, Gipuzkoako emakume langileek gizonek baino aukera gehiago dituzte egin beharreko jardueren ordena aldatzeko.
  • Gipuzkoako enpresetan, adin handiena duten pertsonek (50 urte edo gehiago) beren jardueren ordena aldatzeko aukera izaten dute gehienbat.
  • Enpresan zereginak egiteko autonomia, kontraturik gabeko pertsonen edo autonomoen artean ematen da batez ere.
  • Deba Behea nabarmentzen da. Eskualde horretan, bertako enpresek langileei aukera handiagoa ematen diete garatu beharreko jardueren ordena aldatzeko.