Lanaren alderdiak aldatzeko aukera neurtzen duten adierazleak: lan-abiadura edo -erritmoa, lan-metodoa, zereginen ordena..
LAN-ERRITMOA
EBn lan egiten duten 10 pertsonatik zazpik dute lan-abiadura edo -erritmoa aukeratzeko edo aldatzeko aukera. Ez da alderik ikusten sexuaren arabera, baina bai langileen adinaren arabera.
Langileek lan-erritmoa aldatzeko aukera gehien dituzten herrialdeak Malta (%92), Estonia (%85), Finlandia edo Danimarka (%84) dira. Aldiz, emaitzarik apalenak Bulgarian (%58) edo Suedian (%59) ikusten dira.
BAI nire lan erritmo edo abiadura aldatzeko edo aukeratzeko aukera dut. Orokorra (emakumeak eta gizonak guztira)

Adierazle horretan sexuaren aldagaia kontuan hartuta ez da alderik ikusten (gizonen %72k eta emakumeen %71k alda dezakete lan-erritmoa). Aldiz, langileen adinaren arabera aldeak daude emaitzetan: 35 urtetik beherakoek %68an adierazten dute beren lanaren abiadura alda dezaketela, eta ehuneko hori %75eraino iristen da adin handiagoko langileen artean (50 urte edo gehiago).
LAN-METODOA
EBko langile gehienek beren jardueran lan-metodoa aldatzeko aukera dute. Zenbat eta zaharrago, orduan eta aukera gehiago lan metodoak aldatzeko.
BAI nire lan metodoa aldatzeko edo aukeratzeko aukera dut. Orokorra (Emakumeak eta gizonak guztira)

Kasu honetan, sexuaren aldagaiak ez du emaitzetan alderik erakusten. Adierazle horretan, ordea, aldeak ikusten dira adinaren aldagaia aztertzean: langile gazteenek (35 urtetik beherakoek) lan-metodoak aldatzeko aukera gutxiago dituzte (% 66), langile zaharrenen aldean (% 73).
ZEREGINEN ORDENA
EBko langileen %68ri beren zereginen ordena aldatzeko aukera ematen zaie.
Laneko zereginen ordena aldatzeko autonomia handiagoa da herrialde hauetan: Maltan (%89), Danimarkan (%85) eta Finlandian (%84).
BAI nire zereginen ordena aldatzeko edo aukeratzeko aukera dut. Orokorra (emakume eta gizonak guztira)

Apur bat bada ere, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan dute beren zereginen ordena aldatzeko aukera (% 66). Alde horiek handitu egiten dira adinaren aldagaia aztertzean; izan ere, zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta handiagoa da zereginen ordena aldatzeko aukera: 8 puntu portzentualek bereizten dituzte adin handieneko pertsonen emaitzak (%71) gazteenekin alderatuta (%63).