Zeregina betetzeak dena edo zati bat talde-lanean egin behar dela esan nahi du.
GIPUZKOA
Oharra. EBrekiko alderaketa egiteko, 2016ko ECTan talde-lanari dagokionez zuzenagoa den item bat erabili da: “Zeregina betetzeak bere lan osoa edo zati bat taldean egitea dakar” bai/ez.
Talde-lana, Gipuzkoan ezarritako eredu bat
Jarduerak taldean egitea Gipuzkoan eta oro har EAEn egiten ari den ikuspegia da. Izan ere, EBko herrialde aurreratuenetara hurbiltzen ari den eredua da, hala nola Erresuma Batura, Suediara edo Norvegiara.
Jarduera osoa edo partziala taldean egiten duten langileen ehunekoaren bilakaera EAE, Lurralde Historikoa eta EB alderatzea. 2016

Iturria: ECT (2016)
Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, baita talde-lanaren garapenean ere
EBko herrialdeen batez bestekoak emakumeen eta gizonen talde-lanaren garapenean antzekotasun bat islatzen badu ere, Gipuzkoako egoera joera horren oso bestelakoa da. Gizonek taldean egiten dute jarduera Gipuzkoan, emakumeek baino neurri handiagoan; alde hori portzentajezko 13 puntutik gorakoa da batzuen eta besteen artean.
Jarduera osoa edo partziala taldean egiten duten Gipuzkoako langileen ehunekoa, sexuaren arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)
Enpresetan, langile gazteenek lan gehiago egiten dute taldean
Enpresetan 35 urtetik beherako 10 langiletik 7k, gutxi gorabehera, taldean lan egiten du, guztiz edo zati batean. Egoera hori adineko langileen emaitzekin alderatuta nabarmen aldatzen da (%55ek taldean lan egiten du).
Jarduera osoa edo partziala taldean egiten duten Gipuzkoako langileen ehunekoa, adin-taldeen arabera. 2016

Iturria: ECT (2016)
Aldi baterakoak eta mugagabeak, taldean lan gehien egiten duten pertsonak
Aldi baterako kontratuak edo kontratu mugagabeak dituzten pertsona gehienak taldean lan egiten dutenak dira (%64 inguru), eta egoera hori autonomoek (%37) edo kontraturik gabekoek (%42) adierazten dutenaren oso bestelakoa da.
Jarduera osoa edo partziala taldean egiten duten Gipuzkoako langileen ehunekoa, kontratu motaren arabera. 2016
Iturria: ECT (2016)
Talde-lanaren eredua, Deba Garaian eta Deba Behean bereziki ezarritako ikuspegia
Deba Garaia (%68,6), Deba Behea (%65,6) eta Goierri/Tolosaldea (%62,9) eskualdeak bereziki nabarmentzen dira beren enpresetan talde-lanerako eredu bat ezartzean.
Lehia: talde-lana. Emaitzak Gipuzkoan, eskualdeka. 2016
