Europa

Zure lanak lan konplexuak egitea dakar?

EBko langileen % 63k lan konplexuak egin behar dituztela uste du.

Puntuazio altua duen taldean, grafikoan kolore berdean aurkezten dena, 16 herrialde sartzen dira. Buruan Austria (%80), Danimarka (%77), Bulgaria (%76) edo Finlandia (%75) daude. Aldiz, eta herrialde horiekiko alde nabarmen batekin, Letonia edo Zipre (biak %39) daude, Portugal edo Italia ere (biak %48).

Nire lanak lan konplexuak egitea eskatzen du. Orokorra (emakumeak eta gizonak, guztira)

Emakumeen eta gizonen arteko pertzepzio desberdina zeregin konplexuei buruz

EBko herrialde askotan desberdintasun handiak daude emakumeen eta gizonen balorazioen artean, lanean zeregin konplexuak egiten diren ala ez erabakitzeko orduan. Portzentajezko 10 puntu baino gehiagoko aldea dago gizonek eta emakumeek Belgikan (% 12ko aldea), Finlandian (% 11koa), Luxenburgon (% 11koa), Espainian (% 11koa), Alemanian (% 10ekoa) eta Irlandan (% 10ekoa) egindako balorazioen artean. Oso kasu gutxitan gertatzen da kontrakoa: Danimarka (% 79 emakumeak,% 76 gizonak) edo Bulgaria (% 77 emakumeak,% 75 gizonak).

Nire lanak lan konplexuak egitea eskatzen du.

Gizonak

Emakumeak

Zeregin konplexuak egiteko joera desberdinak herrialdeetan, adinaren arabera

EBn kontrako bi joera bistaratzen dira. Alde batetik, herrialde askotan, adineko pertsonek beren lan-jardueran zeregin konplexuak egiten dituztela uste dute, langile gazteenek uste dutenaren gainetik. Adibidez, Erresuma Batua (%70 50 urtetik gorako pertsonak, %61 gazteagoak), Danimarka (%75 + adina, %67 + gazteak), Austria (%82 + adina, %76 +gazteak) edo Alemania (%71 +adina, %66 + gazteak). Beste herrialde batzuetan, aldiz, joera alderantzizkoa da: gazteek beren lanak zeregin konplexuak egitea dakarrela uste dute. Honako herrialde hauen kasua da: Polonia (%62 + gazteak, %54 + adina), Finlandia (% 77 + gazteak, %72 + adina); Estonia (%68 + gazteak, %62 + adina).

Nire lanak lan konplexuak egitea eskatzen du.

35 urte baino gutxiagoko persona langileak

50 urte edo gehiagoko persona langileak