
Aholkularitza instituzionala
Lan-, enplegu- eta gizarteratze-merkatua
Merkataritza Banaketa eta Hiri Ekonomia
Turismoa eta Helmugako estrategiak
Etxebizitza eta Hiri Berroneratzea
Inpaktu ekonomiko analisi eta ebaluazioa
Landa Garapena eta Jasangarritasuna
Berdintasuna
Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizatea
Lan-, enplegu- eta gizarteratze-merkatua
Enpleguaren bilakaera eta prestakuntza-beharrak aztertzen ditugu, baita haren formulazio estrategikoa ere, politikek eta programek lan-merkatuan duten eragina ebaluatuz. Merkatuko joerak identifikatzen ditugu, kualifikazio-arrakalak detektatzen ditugu eta erakunde eta enpresen plangintza estrategikorako funtsezko informazioa ematen dugu.
Merkataritza Banaketa eta Hiri Ekonomia
Hiriguneko Merkataritza-dinamizazioa eta hirugarren sektorearen modernizazioa bultzatzen ditugu, eta, horretarako, tokiko saltoki txikiak eta negozioak balioan jartzen ditugu, hazkunde iraunkorra eta lehiakortasuna sustatzeko estrategia berritzaileen bidez; horrez gain, merkatu-azterketak, analisi diagnostikoak eta formulazio estrategikoak garatzen ditugu. Hainbat mailatara egokitutako irtenbideen bidez lan egiten dugu, eskualdeko plan estrategikoetatik hasi eta tokiko esku-hartzeetaraino, betiere Merkataritza-sarea indartu eta haren iraunkortasuna bermatzeko.
Turismoa eta Helmugako estrategiak
Turismoaren arloan laguntza tekniko espezializatua eskaintzen dugu. Analisi diagnostikoa eta formulazio estrategikoa egiten ditugu helmuga turistikoen lehiakortasuna sustatuko duten estrategiak diseinatzeko (hainbat mailatako helmugak: tokikoak, eskualdekoak, lurraldekoak, autonomikoak…). Tokiko eta eskualdeko erakundeekin elkarlanean aritzen gara plan estrategikoak garatzeko, baliabide propioen integrazioa eta baliozkotzea sustatzeko, tokian tokiko kultura-eskaintzarekin, nortasunarekin, gastronomiarekin, naturarekin eta helmugako plan eta esperientziekin batera, balioa sortuz eta bertako ekonomiari laguntzen dioten bisitariak erakarri asmoz.
Etxebizitza eta Hiri Berroneratzea
Etxebizitza-politika publikoak aztertzeko eta diseinatzeko informazio estatistikoa sortzen erreferenteak gara. Etxebizitza-premiei eta -eskariari buruzko azterlanak, etxebizitza-eskaintzaren analisia, prezio-estatistikak, etxebizitza hutsei buruzko azterlanak eta beste aldagai eta dimentsio batzuk garatzen ditugu, hala nola eraikuntza beharren eta berroneratzeen analisiak.
Inpaktu ekonomiko analisi eta ebaluazioa
Jarduera kultural, kirol ekitaldi eta merkatu edo jarduera zehatzen inpaktu ekonomiko eta soziala ebaluatzen dugu. Ekitaldi edo jarduera horiei lotutako gastua eta lurraldean edo ospakizun-lekuan duten eragina aztertzen dugu. Erabaki estrategikoak hartzea eta etorkizuneko plangintza errazten dituen analisi zorrotz eta fidagarria eskaintzen dugularik.
Landa Garapena eta Jasangarritasuna
Landa-garapen iraunkorra babesten dugu, ingurumena zaindu eta landa-komunitateak balioztatu, merkatuak eta azokak biziberritzen dituzten proiektuetan lagunduz. Ikuspegi integral batekin lan egiten dugu, baliabideen kudeaketa arduratsua, praktika jasangarriak bultzatuz eta tokiko ekonomiak indartzeko barne hartuz, landa-inguruneen epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko. Tokiko merkatuak indartzeko estrategiak garatzen ditugu, eta arlo honetan diziplina anitzeko proiektuak garatu ditugu.
Berdintasuna
Aukera-berdintasuna sustatzen dugu sektore guztietan, genero-berdintasunari heltzen dioten eta lan-eta gizarte-ingurune inklusiboa sustatzen duten proiektuak garatuz. Genero-arrakalak murriztea eta erakundeak sentsibilizatzea bilatzen duten politiketan lan egiten dugu, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko. Genero-ikuspegia ere lantzen dugu gure egunerokotasunean, eta prozesuetan eta proiektuetan txertatzen dugu. Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea gara.
Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizatea
Kultura eta ongizate soziala indartzen dituzten ekimenak garatzen ditugu, zerbitzuetarako sarbidea, gazteen garapenerako programak eta komunitatea aberasten duten jarduerak aztertuz eta sustatuz. Gure proiektuek inklusioa, partaidetza aktiboa eta bizikidetza-guneen garapena bultzatzen dute, sare sozial eta kultural sendoagoa eraikitzeko.

Estatistika
Etxebizitza
Enplegua eta Lan merkatua
Demografia eta Gizarte-ongizatea
Enpresa eta jarduera ekonomiko
Turismoa eta inpaktu analisiak
Hezkuntza
Etxebizitza
Erreferentziazko enpresa gara etxebizitza-politikak aztertzeko eta diseinatzeko informazio estatistikoa sortzeko. Duela bi hamarkadatik hona, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarentzat, besteak beste, honako hauek garatzen ditugu: etxebizitza-premiei eta -eskariari buruzko azterlan nagusiak, etxebizitza-eskaintzaren azterketa, alokairu-errentei buruzko estatistikak, alokairu-erregimeneko familiei buruzko inkestak, erroldak eta jenderik gabeko etxebizitzei buruzko azterlanak.
Enplegua eta Lan merkatua
Esperientzia handia dugu lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren errealitateari buruzko azterlan estatistikoak egiten, enpresei eta familiei zuzendutako inkesten bidez gauzatuak. Jakintza hori hainbat autonomia-erkidegotan egindako azterlanetan oinarritzen da, eta aukera ematen du pertsonek lan-merkatuari duten egoera modu sendoan aztertzeko eta enpleguaren ezaugarrietan eta kalitatean, lan-baldintzetan, araututako eta arautu gabeko prestakuntzarako sarbidean eta abarretan sakontzeko, ezagutza eta sentsibilitate bereziarekin.
Demografia eta Gizarte-ongizatea
Eustat-entzat- Euskal Estatistika Institutua- Euskadin egindako lagin-dimentsio handieneko eragiketa demografikoak gauzatu ditugu, prozesu hauetan milaka etxetan bildu dugu informazioa. Era berean, azterlan demografikoak egiten ditugu bereziki sentikorrak diren gizarte-arazoei buruz, hala nola pobreziari, immigrazioari, 65 urtetik gorako pertsonen artean hautazkoa ez den bakardadeari buruz eta abar luze baten inguruko azterketa xehatua eta banakako hurbiltze-metodoak bermatzen ditugu, kasu bakoitzean behar dituzten kolektibo eta biztanleriari egokituriko prozesuekin.
Enpresa eta jarduera ekonomiko
Enpresa-ehunari eta haren sektoreei buruzko azterketa estatistikoak eta azterlanak garatzen ditugu. Milaka enpresei buruz egindako lagin estatistikoak aztertzen ditugu, adierazle eta aldagai ekonomikoen eta enpleguaren aniztasuna sakon aztertzeko aukera ematen dutenak. Azterlan horietan askotariko datu, kontu eta aldagai ekonomikoak aztertu eta baliozkotuko ditugu, jarduera-sektore edo enpresa-eremu jakin baten errealitatea aztertzeko aukera ematen duten adierazle sintetikoak sortuz.
Turismoa eta inpaktu analisiak
Euskadiko turismoaren estatistika nagusiei buruzko gure ezagutza espezializatua eskaintzen dugu. Azken 15 urteetan, Ibiltur estatistika garatzen dugu Eusko Jaurlaritzarentzat; bi urtez behin egiten den ikerketa honek turismo-eskaerari buruzko informazio zehatza biltzen du, bisitariei zuzenduriko inkesta-prozesu konplexu nahiz zehatz baten bidez. Era berean, mota eta dimentsio desberdinetako ekitaldien eragin ekonomiko eta soziala aztertzen dugu: adibidez, Donostiako Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edo Jazzaldia, baita Grand Départ Pays Basque- Frantziako Tour-aren Euskadiko irteera eta etapak (2023an), antzerako nazioarteko ekitaldiek izan duten inpaktua ere.
Hezkuntza
Esperientzia egiaztatua dugu hezkuntza-proben aplikazioan eta horien zuzenketan; esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako Ebaluazio Diagnostikoa edo PISA ebaluazioak gauzatzen ditugu hainbat autonomia-erkidegotan.

