Aholkularitza instituzionala
Lan-, enplegu- eta gizarteratze-merkatua
Merkataritza Banaketa eta Hiri Ekonomia
Turismoa eta Helmuga estrategiak
Etxebizitza eta Hiri Berroneratzea
Inpaktu ekonomikoa eta ebaluazioa
Landa Garapena eta Jasangarritasuna
Berdintasuna
Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizatea
Lan-, enplegu- eta gizarteratze-merkatua
Enpleguaren bilakaera eta prestakuntza-beharrak aztertzen ditugu, baita haren formulazio estrategikoa ere, politikek eta programek lan-merkatuan duten eragina ebaluatuz. Joerak identifikatzen ditugu, kualifikazio-arrakalak detektatzen ditugu eta erakunde eta enpresen plangintza estrategikorako funtsezko informazioa ematen dugu.
Merkataritza Banaketa eta Hiri Ekonomia
Hiri-inguruneetako Merkataritza-dinamizazioa eta hirugarren sektorearen modernizazioa bultzatzen ditugu, eta, horretarako, tokiko saltoki txikiak eta negozioak babesten ditugu, hazkunde iraunkorra eta lehiakortasuna sustatzeko estrategia berritzaileen bidez; horrez gain, merkatu-azterketak, analisi diagnostikoak eta formulazio estrategikoa garatzen ditugu. Hainbat mailatara egokitutako irtenbideen bidez lan egiten dugu, eskualdeko plan estrategikoetatik hasi eta tokiko esku-hartzeetaraino, betiere Merkataritza-sarea indartu eta haren iraunkortasuna bermatzeko.
Turismoa eta Helmuga estrategiak
Turismoaren arloan laguntza tekniko espezializatua eskaintzen dugu. Analisi diagnostikoa eta formulazio estrategikoa egiten ditugu helmuga turistikoen lehiakortasuna sustatuko duten estrategiak diseinatzeko (hainbat mailatako helmugak: tokikoak, eskualdekoak, lurraldekoak, autonomikoak…). Tokiko eta eskualdeko erakundeekin elkarlanean aritzen gara plan estrategikoak garatzeko, baliabide propioen integrazioa eta baliozkotzea sustatzeko, tokian tokiko kultura-eskaintzarekin, nortasunarekin, gastronomiarekin, naturarekin eta helmugako plan eta esperientziekin batera, balioa sortuz eta bertako ekonomiari laguntzen dioten bisitariak erakarri asmoz.
Etxebizitza eta Hiri Berroneratzea
Etxebizitza-politika publikoak aztertzeko eta diseinatzeko informazio estatistikoa sortzen erreferenteak gara. Etxebizitza-premiei eta -eskariari buruzko azterlanak, etxebizitza-eskaintzaren analisia, prezio-estatistikak, jenderik gabeko etxebizitzari buruzko azterlanak eta beste aldagai eta dimentsio batzuk garatzen ditugu, hala nola eraikuntza- eta birgaitze-jarduerak.
Inpaktu ekonomikoa eta ebaluazioa
Jarduera hanitzak, kultura-ekitaldi eta/edo kirol-ekitaldien inpaktu ekonomikoa eta soziala ebaluatzen dugu. Jarduera horiei lotutako gastua eta lurraldean edo ospakizun-lekuan duten eragina aztertzen ditugu. Erabaki estrategikoak hartzea eta etorkizuneko plangintza errazten dituen analisi zorrotz eta fidagarria eskaintzen dugularik.
Landa Garapena eta Jasangarritasuna
Landa-garapen iraunkorra babesten dugu, ingurumena zaindu eta landa-komunitateak balioztatu, merkatuak eta azokak biziberritzen dituzten proiektuetan lagunduz. Ikuspegi integral batekin lan egiten dugu, baliabideen kudeaketa arduratsua, praktika jasangarriak bultzatuz eta tokiko ekonomiak indartzeko barne hartuz, landa-inguruneen epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko. Tokiko merkatuak indartzeko estrategiak garatzen ditugu, eta diziplina anitzeko proiektuak garatu ditugu.
Berdintasuna
Aukera-berdintasuna sustatzen dugu sektore guztietan, genero-berdintasunari heltzen dioten eta lan-eta Gizarte-ingurune inklusiboa sustatzen duten proiektuak garatuz. Genero-arrakalak murriztea eta erakundeak sentsibilizatzea bilatzen duten politiketan lan egiten dugu, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko. Genero-ikuspegia ere lantzen dugu gure egunerokotasunean, eta prozesuetan eta proiektuetan txertatzen dugu. Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea garelarik.
Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizatea
Kultura eta ongizate soziala indartzen dituzten ekimenak garatzen ditugu, zerbitzuetarako sarbidea, gazteen garapenerako programak eta komunitatea aberasten duten jarduerak sustatuz. Gure proiektuek inklusioa, partaidetza aktiboa eta bizikidetza-guneen garapena bultzatzen dute, sare sozial eta kultural sendoagoa eraikitzeko.

