Ikertalde Grupo Consultor S.A.-ren ibilbidea 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zen, Juan José De Andrés Gils eta Teresa Hernandoren ekimenari esker. Haien helburua argia zen: balioa ematea sektore publikoko kudeaketari, informazio sozioekonomikoaren bilketa eta analisi zorrotza, planifikazio estrategiko instituzionala eta politika publikoen diseinu eta gauzatzeari laguntza emanez. 

hainbat lankide batu ziren proiektura, eta 1996an enpresa sozietate anonimo gisa eratu zen, aholkularien taldearen partaidetza zuzenarekin. Horrela, konpromiso profesionalean eta lan kolaboratiboan oinarri den kudeaketa-eredu bat sendotu zen.