Hainbat testuingurutan ezagutza transferitzeari eta bizi-zikloak kudeatzeari buruzko materialak, praktikak eta ekimenak identifikatzea eta hautatzea: hezkuntza-komunitatea (prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, guraso-elkarteak …), enpresak, garapen-agentziak, administrazio publikoak, etab.
Praktika bakoitzaren analisia, haren testuinguruak, ikuspegiak eta metodologiak; konponbidea eman nahi dieten arazoak; dinamiketan sartzen diren balioak; lortutako inpaktuak, inplikatutako eragileak, garatzeko aukerak, horien transferigarritasuna, etab.
Ereduen, praktiken eta ateratako ikaskuntzen antolamendua eta sailkapena, lantzen dituzten helburuen eta ematen dituzten irtenbideen arabera, beste erakunde, pertsona eta testuinguru batzuei erreferenteak eta aholkularitza emateko.
Erreferentziako online tresna, ezagutzaren eta belaunaldien arteko balioen transferentzian lan egiten duten edo lan egin nahi duten erakundeen eta pertsonen arteko interakziorako.
Gipuzkoan garatutako praktiketatik abiatuta ikasteko ereduak eta irtenbideak.